Ezagutzaren Klusterra

Ongi etorriak Ezagutzaren Gizartera!!

Enpresa Kudeaketarako Ezagutzaren Kluster Elkartea, kudeaketarako ezagutzaren garapena eta aplikazioa sustatzeko, pizteko eta babesteko eginkizuna duen elkartea da, bere helburu nagusia EAEko enpresa eta erakunde sarearen lehiakortasuna hobetzea izanik.

Ezagutzaren Klusterra elkarrekintza eta lankidetzarako egitura bat da, ikasketa prozesu kolektiboen eta kudeaketaren inguruko eragileen ezagutzaren elkartrukearen bitartez aktibatzen dena.

Jatorria, misioa eta helburuak

Misioa: Ezagutzaren kudeaketaren garapena eta ezarpena sustatzea, bultzatzea eta babestea.

Helburu nagusia: Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta instituzioen lehiakortasuna hobetzea.


Klusterraren funtzioak

Nola artikulatzen da?

Enpresa Kudeaketarako Ezagutzaren Klusterra elkarrekintza eta lankidetzarako egitura bat da, ikasketa prozesu kolektibo eta kudeaketaren inguruko eragileen ezagutzaren elkartrukearen bitartez aktibatzen dena.

Ezagutzaren Klusterrak enpresa munduan burutzen diren aldaketen abangoardia izan nahi du, eta baita enpresa eta erakundeen kudeaketaren etorkizuna markatuko duten joera berrien antena pribilegiatu eta erreferentzia ere.

Zuzendaritzaren zerbitzurako beharrezko, eraginkorra eta erabilgarria den euskarri bilakatu da Ezagutzaren Klusterra. Eta honen arrazoi nagusiak, enpresen kolektiboak aplika ditzakeen esperientzia eta praktikak sortu eta hedatzeko duen gaitasuna, informazioarekiko betetzen duen kudeatzaile papera, ezagutza erabilgarri bihurtuz, eta enpresen arteko lankidetza garatzeko elkarrekintza eremu baten osaera dira.

Ezagutzaren Kate-balioa

Zeintzuk daude?

Ezagutzaren Klusterrak enpresa kudeaketarekin loturiko eragile guztiak barneratzen ditu, bai zerbitzuen zein kudeaketa ezagutzaren eskatzaileak eta eskaintzaileak barneratuz, Administrazio Publikoa ere barne delarik.

Ezagutzaren Kluster Elkartea 175 bazkide baino gehiagok osatzen dute, hauen artean, unibertsitateak, kontsultoria eta ingenieritzako enpresa nagusiak, industri sektorean gailentzen diren enpresak eta instituzioak aurkitzen direlarik. Ezagutzaren Klusterrak eskaintza eta eskaria bere baitan biltzeak, abian jarritako ekintzetan eraginkortasun handia izatea ahalbidetzen du.

Kudeaketako ezagutzaren balio katea

Euskal ezagutzaren katea, bakoitzak beraren jarduera eremuan, ezagutzaren sorkuntza, egokitze, hedapen eta erabilera ekintzak burutzen dituzten agenteek osatuta dago. Euskal enpresen zuzendaritzei eta erakunde publikoen arduradunei zuzenduriko jarduera guztiak, eta beraien elkarteak arrakastaz zuzentzeko tresnak biltzen ditu.

 
SORKUNTZA
EGOKITZEA
HEDAPENA
ERABILERA
Unibertsitateak
ØØØ
ØØ
ØØØ
Ø
Negozio Eskolak
Ø
ØØ
ØØØ
Ø
Kontsultoriak
ØØ
ØØØ
ØØØ
ØØ
Komunikabideak    
ØØØ
 
Garapen agentziak  
ØØ
ØØØ
 
Administrazioa  
Ø
ØØ
 
Erakundeak  
Ø
ØØ
 
Enpresak
Ø
ØØ
Ø
 


Ekintza Arloak
Ezagutzaren Klusterrak abian jarritako ekimenek, ezagutzaren balio katearen eraginkortasuna eta indartzea dute helburu, horretarako agente ezberdinen arteko harremanen eta lankidetzaren hobetzea bilatuz. Klusterrak garatutako ekintzak hiru eremu nagusitan oinarritzen dira:

Ezagutzaren Transferentzian Klusterraren ekintzek hausnarketa eta ezagutzaren elkartrukerako foroak sortzean jartzen dute beraien arreta, batez ere hiru arlo nagusitan:
• Teknologia eta Berrikuntzaren Kudeaketa
• Ezagutzaren Kudeaketa eta Kapital Intelektuala
• Pertsonak, Etika eta Kudeaketan Partehartzea

Enpresen kudeaketaren ezagutzaren inguruko ideiak, esperientziak eta ekintzak elkartrukatzeko eremu bat eratzen du Klusterrak, enpresen eta beraien kudeatzaileen lehiakortasunaren onurarako ikasketan eta tresnen hedaketan laguntzen duelarik. Testuinguru honetan, harremanen katalizatzaile lanaz gain, berrikuntzen foroa eta unibertsitate, kontsultoria, enpresa eta erakunde publikoak batzeko espazioa ere bada.

Sentsibilizazioari dagokionez, konferentzia, lan saioak, mintegiak eta kudeaketa aurreratuko enpresen arteko foroak antolatzeaz gain, Klusterrak Gizartean kudeaketa ezagutza ere hedatzen du, enpresen sostengurako kudeaketaren berrikuntzaren beharra zabalduz.

Nazioartekotzean, kudeaketa aurreratuko tendentzia berrien antena izatearekin, agenteak nazioartekotzearekin (misioak, akordioak...), edota euskal ezagutza nazioarte mailara hedatzearekin (europar proiektuak, akordioak...) zerikusia duten ekintza guztiak legozke.



Ezagutzaren Klusterra
Bizkaiko Parke Teknologikoa, 101. eraikina

clusterc@clusterconocimiento.com
www.clusterconocimiento.com


'Euskara eta Kudeaketa Foroa'



Agerikoa da enpresen jardunean euskara erabiltzeak onura asko dakarkiola organizazioari, eta bere ekoizkinen balioa areagotzeaz gain bezeroei eskaintzen dien zerbitzua hobetzeko lagungarri dela.

Ezagutzaren Klusterrak enpresa-munduko aldaketen abangoardia izan nahi du. Unibertsitatearen, enpresaren, aholkularitza-enpresen eta erakunde publikoen arteko zubi izatea saiatu gara. Ezagutzaren Klusterrak erronka hau bere gain hartu du eta euskararen erabilpena erakundeetan sustatzeko ekimen ezberdinak burutu ditu denboran zehar. Besteak beste, 1998tik gaur egun arte kudeaketa aurreratutako enpresei buruzko 22 kasu euskaraz idatzi dira eta 2001ean kudeaketaren arloan euskarazko terminologia-glosarioa egin zen Klusterraren ekimenaz.

Ildo hau jarraituz, irekitako bidea lantzen jarraitzea erabaki genuen. Ezagutzaren Klusterreko bazkide sarean euskara-planetan ari ziren hainbat enpresaren esperientziak trukatu eta elkarren arteko lorpenen berri izatea hasieran eta aurrerantzean elkarlanean jarduteko asmoz, Euskara eta Kudeaketarako Foroa sortzeko premia hauteman zen Klusterretik, eta azkenean martxan jarri zen 2003 urtean.

Foroaren helburu nagusiak euskara kudeaketaren arloan erabiltzeak lanari ematen dion balio erantsia aztertzea eta hori jakinaraztea, kontzeptuak eta egoerak argitzea eta esperientziak trukatzea, eta ikuspegi eta metodo berriak elkarrekin eta elkarrengandik ikastea izan dira.

Foroko partaideek 2003ko abendutik 2005eko martxora arte egin zuten lan. Guztira, 20 erakunde ezberdinetako 37 pertsonak parte hartu zuten: ELHUYAR eta EZAGUTZAREN KLUSTERRA erakunde dinamizatzaile gisa eta AZTI, BATZ, EITB, EMUN, MONDRAGON ESKOLA POLITEKNIKOA, ESTE, EUSKO JAURLARITZA, GAIKER, IDOM, IKERLAN, IMH, LABEIN, MCC, ROBOTIKER, TEKNIKER, UZEI, VISESA, eta EHU partaide gisa.

Hauetaz gain, beste erakundeak momentu zehatz batzuetan foroarekin bat lanean aritu ziren: Eusko Jaurlaritza, Hezkuntza Saila; Eusko Jaurlaritza, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza; Bizkaiko Foru Aldundia, Kultura; Gipuzkoako Foru Aldundia; EHU-ko Euskara Errektoreordetza; Ekonomisten Euskal Elkargoa; Energiaren Euskal Erakundea (EEE); ABB Niessen; AHIZE; Danobat; Elkargi; Euskarazko Komunikazio Taldea; Kondia; Maier Koop. E.; MCC; Pasaiako Portua eta Urola Kostako HITZA.

Hona hemen Foroan parte hartu zuten pertsonen zerrenda: Leire Arrizabalaga eta Igor Lezamiz (dinamizatzaileak), Igor Álvarez, Blanca Arosa, Gorka Aurre, Itziar Azkue, Edurne Bilbao, Rafael Enparantza, Urrate Etxaburu, Alaitz Etxeandia, Ander Etxeberria, Amaia Gabilondo, Nerea Ganboa, Ainhoa Garayar, Nikolas Gardner, Izaskun Ipiñazar, Asier Larrinaga, Agurtzane Loidi, Xabier Manterola, Jesús Matey, Ibon Muguruza, Itziar Navarro, Joxe Ramón Elortza, Ainhoa Saitua, Ibon Serrano, Joxe Mari Ulazia, Mikel Urdangarin, Karmelo Uriarte, Xavier Uriarte, Arantzazu Urtzelai, Arrate Zamakola, Joxean Zapirain, Amaia Zarrabeitia, Eneko Zarraoa, Jon Zuazabeitia, Karmele Zuazubiskar eta Miren Zubizarreta.

Pertsona horien lanaren fruitu gisa kaleratu zen 2005ean 'Euskara enpresaren kudeaketan. Gakoak eta esperientziak' izeneko txostena. Txosten honetan aztertzen diren gaien artean egungo egoeraren diagnostikoa, euskararen balio erantsia, euskara kudeaketan txertatzeko gakoak, eragileak eta baliabideak azpimarratzekoak dira. Honez gain zortzi esperientzia praktikok osotzen dute informea: Batz S.coop, EiTB, ESTE/EUGT, IMH, Labein Fundazioa, Mondragon Goi-Eskola Politeknikoa, Tekniker eta Euskal Herriko Unibertsitatea. Agiri honetan BATZ S. Koop. ren kasua aurkezten da.

Sitemap | Posts